Herriaren historia eta kultur ondarearen berri ematea du webgune edo eduki biltegi honek xede. Lau dira oraingoz bertan kontsulta daitezkeen eduki edo gaiak, nahiz eta denborarekin berriak gehituko diren. Herriko hezitzaile zein ikasleek kontsultarako erabil dezaten dago pentsatuta bereziki, nahiz eta edozeinentzat izan daitekeen tresna interesgarria.
Armagintza
Armagintzaren jarduera herriaren ardatza izan da mendeetan zehar. Soraluze estatuko armagintzaren ekoizpen-gune nagusia izan zen XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan. Amerikara bidali ziren armek Soraluzen dute jatorria.
Deba ibaia
Herriaren erdigunea da ibaia, herriaren sorrera eta kokapena bera ibaiari guztiz lotua daudelarik. Ibaiak emandakoak dira paraje hauetan bizimodua ateratzeko beharrezkoak izan ziren ola eta errotetarako indar mekanikoa, baita elikagaiak sortzeko beharrezko ura eta aisialdirako tokiak ere.