Uholdeak
Gure herrian uholdeari Ufala deitzen zaio. Ufala, ibaiko ur emariaren hazkuntza bortitza da, denbora laburrean ematen dena. Urak indar handia hartzen du ibaian bertan eta baita inguruko mendietatik jaisten diren ibai adar maldatsuetan ere. Kasu askotan ur handi hauek hondakinez beteta jaisten dira, arbolak, lokatza, harriak, etb.
Uholde mota hauek sortzeko arrazoiak, klima eta orografia dira. Deba ibaia motza eta aldapatsua da, mendi aldeko edozein ibai bezala, eta gainera, bere emaria handia ez den arren, bat bateko hazkuntza bortitzak jasan ditzake udako euriteak handiak izan daitezkeelako. Gainera, Soraluze zintzur estu baten barnean kokatzen da eta era honetako hondamendi naturalak gertatzeko arriskua are handiagoa da, denbora oso laburrean gertatzen baitira, kasu askotan, biztanleria aurre ikuspenik gabe harrapatuz.
Herritarren gogoan daude oraindik 1983 eta 1988-ko gertakari larriak, hainbat hildako eragin zituztenak, baita milioika euroko kalte ekonomikoak. Mota honetako hondamendiak edozein momentutan gerta daitezke berriro gure herrian eta prest egon behar dugu gertatzen direnerako.