Armagintza jarduerak herrian utzi duen ondare historiko eta kulturala handia da, bere sorreratik zuzenki lotuta egon baita arma ekoizpenari. Tamalez, ondare gehiena testu zein kontakizun modura gelditu zaigu, ondare ez material modura, testigantza fisikoak, ondare materiala ez da oso ugaria.
Ala ere, badira ondare materialaren hainbat adibide herrian, batez ere eraikinak, lantegi zaharrak eta sutegi edo olen aztarnak. Bestalde, Eibarko Armagintzaren museoan, garai batean egindako armen adibideak aurki genitzake.
Kokapena: Gaur egun Baltegieta kalean dago. Ibaian, Plaza Zaharraren parean.
Garaia: XVII (XIX)
Azalpena: Izen zaharra Igareta du, gerora errota edo Galarraga zentrala ere deitu izan zaio. Presa ura bildu eta errotak edo olak mugiarazteko erabili zen. Arma lantegia egon zen garai batean, baita zentrala ere.
Egoera: Eraikina ez da kontserbatu, urak biltzeko presa ikusi dezakegu gaur egun.
Kokapena: Sagar Errekan, ibaira isurtzen den puntutik 300 bat metrotara errekaren bazterrean.
Garaia: XVI (XX).
Azalpena: Burdinola egon zen garai batean.
Egoera: Ola zaharraren aztarnak daude, harrizko arkua ikus daiteke errekaren bazterrean. Urak biltzeko presa zaharraren aztarnak ere badaude errekan gorantz jarraituta, 170 metrotara.
Azalpena: S.A.P.A ere deitzen zaio, Sociedad Anonima Placencia de las Armas lantegia egon zen orain dela denbora gutxi arte, bertan kanoiak egiten ziren.
Egoera: Erakinaren zutik kontserbatu da baina egoera txarrean.
Eibarko hiriak bere museoa du, armagintzan betidanik tradizio handia izan duen herri baten industria-ondarea eta oroimen historikoa, gorde eta zabaltzeko. Museoa, udalarena da, lehen arma-fabrika izan zen eraikin batean dago, herriaren erdialdean bertan. Museoak, Armeria Eskolaren Museo zaharreko arma-bilduma jasotzen du, bertan, Eibarko armagintzaren ibilbidea azaltzen da, XIV. mendetik hasi eta gaur egun arte, arma erakusketaren bitartez.
Soraluzeko herriak betidanik eduki izan du Eibarko herriarekin erlazioa, batez ere jarduera industriala dela eta. Armagintzari dagokionez, anaitasun hau indartsuagoa da oraindik. Eibarko Armagintza Museoan Soraluzen ekoitzitako hainbat arma daude erakusgai, ezin besteko bisita da beraz Soraluzeko armagintza bertatik bertara ezagutu nahi badugu. Hona hemen, Eibarko Armagintza Museoan dauden Soraluzen egindako armen adibideak:
Donostiako Euskal Itsas Museoak, Soraluzeko herriarekin erlazio garrantzitsua dauka. Itsasontzien museoa izanda, gerrari ere lotua dago eta ondorioz, armagintzari. Museoa, Soraluzeri buruzko idatziak eta Soraluzen egindako hainbat arma daude, horregatik du guretzat hainbesteko garrantzia Donostiako Untzi museoak.
Museoa 1991ko maiatzaren 23an ireki zen publikoarentzat, euskal itsas ondarea eta historia zaintzeko, aztertzeko eta hedatzeko helburuarekin. Jarduerak hauek aurrera eramateko kontsulatuaren Dorretxea zena, XVIII. mendearen erdialdean eraikiriko eraikuntza, egoitza bezala aukeratu zen.
Azken bostehun urteetan Soraluzen miloika arma egin dira, zuriak zein suzkoak, luzeak zein motzak zein kainoiak. Egindako arma gehienak suntsitu dira, baina oraindik ehundaka gordetzen dira: Eibarko Armagintza Museoan multzo ederra, inguruko museoetan beste batzuk, eta bilduma pribatuetan asko eta asko. Museo digital honek arma horietako ehundik gora biltzen eta sailkatzen ditu.
Soraluzen armagintzari lotutako toponimia ugaria da, batez ere armak ekoizten ziren tokiei lotzen dira izen hauek, lantegiak, burdinolak, olak, errotak ,boluak, etb. izan zitezkeen. Adibide argienetakoa Ola/Olea izeneko tokia da, badakigu izenagatik eta agiriengatik Ola baserrian armak ekoizteko lantegia zegoela.
Konkretuki lau dira armagintzari lotuta herriko lekuen izenetan azaltzen diren hitzak: Ola, Bolu, Errota eta Altzairua. Ola hitzak lantegia esan nahi du, bertan burdina lantzen zen, errekatako edo ibaiko ur emariaren indarra erabiltzen zuten tresneria pisutsua mugiarazteko, forjarako mailuak eta hauspoak batez ere. Errota edo bolu ( errota esan nahi du) hitzak azaltzen diren lekuen izenetan ere lantegiak zeuden agirien arabera. Altzairua hitza ere azaltzen da zenbait kasutan, bertan altzairua lantzen zela uste da.
Lau hitz hauek agertzen diren toponimia adibideak asko dira:
Es el ejemplo de Juan de Churruca, vecino de Placencia, que sistemáticamente viene nombrado como “el maestro”, quien “dixo que el año pasado de mill y quinientos y setenta y seis años, e por orden de lope de elio, criado de su magestad y su beedor, había ydo por dos vezes dende esta dicha villa a las villas de fuenterrabía y san Sebastián llevando a su cargo los arcabuzes y adrezos”11 .
FABRICACION Y COMERCIALIZACION DE ARMAS EN EL VALLE DEL DEBA (1550-1600) José Antonio Azpiazu, 9. Orria
Sagarraga burdinola zaharrari Nafarrenekua ere deitu zitzaion, Ramiro Larrañagak azaltzen duen bezala, Boletin de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del Pais aldizkarian, badira agiri zaharrak non izen hau nafarreria (viruela) gaixotasunarekin lotzen dutenak. 1599ko azaroaren 11an Gipuzkoako korrejidoreari zuzendutako errege aginduak honela dio:
“que constándole ser cierta una súplica de Pedro de Sagarraga, vecino de Placencia, que trabajaba en la forja de arcabuces y mosquetes y lo mismo hicieron su padre y su abuelo, y que el año 1557 se obligó a hacer 950 mosquetes y por haber entrado el mal contagioso en la villa y haber muerto en su casa familiares de él,se la quemaron dos veces dos veces consecutivas para evitar el contagio, que se otorgue en el plazo de dos años No pueda ser preso ni embargado por deudas, ordenándose al corregidor que se le conceda”
ALEXANDREri, NEUCHATELeko PRINTZEARI, GUDAROSTE HANDIAREN JENERAL HANDIENA, Baionan, 1808.ko apirilak 21an. Lehengusua, zure estatu nagusiko ofizial baten bidez bidali segituan ondoko agindua Ducos brigada jeneralari: eskuadroian irteteko, behin behinezko 13 erregimentuaz eta bere bi kainoiez, eta Arrasate eta Soraluzera joateko, eta bertako biltegietatik 15.000 arma eskuratzeko eta Donostiara ekartzeko. Ulertuko duzunez…
JOACHIMi, BERG-eko DUKE HANDIARI, Espainiako ERRESUMAREN TENIENTE JENERALA, MADRILEN. Baiona, 1808.ko maiatzak 8an, arratsaldeko lauretan. Aurretik esan dizut Soraluzeko fusilak espainolenak direla, eta Donostiara eramanak izan badira berau biltegia eta gotorlekua delako izan da, beste inork ez dituela eramango segur egoteko. Ministroak itsasontziratu nahi dituenak, bere agindura itsasontziratuko dira.
1.835 urtean Manuel de Garate Mendarotarrak errebolberra asmatu zuen, 6 tirokoa. Baina urte berean Samuel Colt estatubatuarrak ere errebolberra asmatzeaz gain, patentatu zuen.
1904 urtean, Compañía Anónima de Placencia de las Armas zenak, Thornycroft ibilgailu-ekoizlearekin ituna sinatu zuen, Thornycroft sistemako lurrin-gurdiak Espainian egin ahal izateko.
Lurrin-motorra compound motakoa zen, eta bi zilindro zituen, bata presio altukoa era bestea presio gutxikoa, biak 12 baretako lurrinez elikatuak. 550 rpm-tan (minutuko birak) 35 CV ematen zituen, eta bi abiada zituen: orduko 6,5 eta 10,5 km. Gehienezko zama 4 tonakoa zen, eta atoian beste 2 tona eraman zezakeen. Ikatz biltegia beteta (760 kg) 60 km egin zitzakeen, behar zuen ura hornitu eta gero.
1941ko irailak 15ean Francisco Franco jeneralak SAPAren Soraluzeko lantegia bisitatu zuen. SAPAri esleitutako lanen egoera bertatik bertara jakiteko interesa zegoen, baita lantegiaren premiak eta gabeziak zuzendarien ahotatik ezagutzeko.
Argazkietan ikusi daitekeenez, Francisco Francorekin hainbat militar etorri ziren: Juan Vigón teniente jenerala (Aire ministroa), José López Pinto jenerala (VI barruti militarraren kapitain jenerala eta Arabako gobernadore militarra gerra garaian), José Moscardó Ituarte jenerala (Francoren Etxe Militarraren buruzagia eta JONSen Miliziarena) eta Agustín Muñoz Grandes jenerala.
SAPAko zuzendaritzaren aldetik hiru lagunek artatu zuten Franco: Alejandro de Calonje y Motta (SAPAko zuzendari-jerentea), José Sirvent Dargent (SAPAko injeniari-burua eta INIren lehendakaria 1963-1969 tartean) eta Rafael Hernández Francés (SAPAko zuzendaria). Horiekin batera herriko alkatea ere agertzen da, Miguel Larrañaga (Aispua).
Langileen artean Pío Placencia Arluciaga (lantegiaren maisu nagusia), Luis Angel Elizburu eta Remigio Bolumburu Ojanguren agertzen dira.
Berbak
Atzekarga: Bolbora eta jaurtigaia armaren atzeko aldetik, sartzeko sistema erabiltzen duen teknologia.
Aurrekarga: Bolbora eta jaurtigaia armaren aurreko aldetik, kanoitik, sartzeko sistema erabiltzen duen teknologia.
Barrenatu: Kanoien barneko zuloa egitea da.
Belarria: Aurre kargako armetan, tiroa egiteko, kanoiaren azpian belarria izeneko zulo txikia dute, bolbora pizteko bertatik sua sartuz.
Destatu: Suzko armarekin apuntatu.
Giltza: Suzko armaren pieza da, non katua askatzean, pieza hau mugitzen da, bolborari sua emanez.
Kañoia edo tutua: Hodi zilindrikoa da, armaren bukaera izan ohi da eta jaurtigaia bideratzen laguntzen du.
Katua: Suzko arma eztanda arazteko erabiltzen den pieza da, pertsonak mugitzen duenean, armaren mekanismoa abiarazten duena da.