Pertsonaia historikoak
Hiru dira Soraluzeko herrian egon diren armagintzari lotutako pertsonaia historiko garrantzitsuenak, Lamot, Calonje eta Larrañaga. Lehenengo biak inginieroak eta enpresa zuzendariak, hirugarrena berriaz, armagina eta historialaria. Hirurek armagintzari egindako ekarpena kontaezina da. Tamalez, armagintzaren mundua gizonezkoak kontrolatua izan da hein handi batean, emakumeek lantegietan lana egiten zuten arren, zuzendaritza eta agintaritza karguetan beti gizonezkoak egon ohi ziren. Hori da pertsonaia historikoen artean emakumezko bakar bat ere ez azaltzearen arrazoia.