Uholdeak

Gure herrian uholdeari Ufala deitzen zaio. Ufala, ibaiko ur emariaren hazkuntza bortitza da, denbora laburrean ematen dena. Urak indar handia hartzen du ibaian bertan eta baita inguruko mendietatik jaisten diren ibai adar maldatsuetan ere. Kasu askotan ur handi hauek hondakinez beteta jaisten dira, arbolak, lokatza, harriak, etb.

Uholde mota hauek sortzeko arrazoiak, klima eta orografia dira. Deba ibaia motza eta aldapatsua da, mendi aldeko edozein ibai bezala, eta gainera, bere emaria handia ez den arren, bat bateko  hazkuntza bortitzak jasan ditzake udako euriteak handiak izan daitezkeelako. Gainera, Soraluze zintzur estu baten barnean kokatzen da eta era honetako hondamendi naturalak gertatzeko arriskua are handiagoa da, denbora oso laburrean gertatzen baitira, kasu askotan, biztanleria aurre ikuspenik gabe harrapatuz.

Herritarren gogoan daude oraindik 1983 eta 1988-ko gertakari larriak, hainbat hildako eragin zituztenak, baita milioika euroko kalte ekonomikoak. Mota honetako hondamendiak edozein momentutan gerta daitezke berriro gure herrian eta prest egon behar dugu gertatzen direnerako.

Deba ibai motza eta malkartsua da, Euskal Herriko ipar isuri aldeko guztiak bezala.  62,4 Km km ditu guztira eta %2,18ko bataz besteko aldapa du. Bere emaria ez da oso handia, bataz beste 11,85 m3/s, baina adierazgarria da urtean zehar dituen emari aldaketak.

Uholdeak Bergaran

Esaterako, 1996 eta 2014 artean hartutako datuen arabera, 0,95 m3/s-ko gutxieneko emaria eta 132,63 m3/s-ko gehieneko emaria neurtu ziren, honek esan nahi du 130  aldiz biderkatu daitekeela ibaian bera datorren ur kopurua, eta gainera denbora gutxian gerta daiteke orografia malkartsuaren ondorioz. Soraluzen ematen den uholde mota, Ufala, bat bateko ur mailaren igoera ezaugarri nagusitzat duena da. Hau da, ibaiaren emari arrunt edo txikiago batetik bere emari maximora ordu gutxitan pasatzen deneko uholdea.

Ufala Atxuriko zubian

Fenomeno hau, ekaitz bortitzek sortzek dute eta normalki udara erdi edo bukaeran ematen da, abuztua eta urrian. Udaran, beroaren ondorioz ur lurrun asko pilatzen bada atmosferan eta gainera goi geruzetan aire hotza sartzen bada, euri jasa handiak jausteko arriskua egoten da. Hau gertatzen denean, orografia malkartsua ez da gai ura xurgatu edo gelditzeko eta honela sortzen dira Ufalak.

Ibaia ez da hondamendia sortzen duen bakarra, Soraluzeko mendi magal aldapatsuetatik jaisten diren ibaia adarrak ibaia bezain arriskutsuak dira. Horietan, ur mailaren igoera bortitzagoa eta azkarragoa da, eta kasu askotan, lokatza, harriak, enborrak eta hantzeko hondakinak dakartza berarekin urak. Ibaia adar hauek oso arriskutsuak dira Ufala dagoenean.

Ufala Santa Ana zubian 1983 urtean

Lau uholde handi gertatu dira azken bi mendetan gure herrian, orduko kronikek eta kontakizunek adierazten diguten bezala. Azkenak, 80. hamarkadan izan ziren eta oraindik oso gogoan dituzte herritarrek orduan gertatu ziren hondamendiak. Azken ufal handiak 1983KO Abuztuaren 26an eta 1988 Uztailaren 19an gertatu ziren. Biek galera handiak sortu zituzten Euskal Herriko ipar isuri aldean, lehengoa gogorragoa izan zen arren.

1983ko ufalaren kalteak Sagar Errekan

83ko uhoaldean, Gipuzkoa eta Bizkaiko 110 herri, gune katastrofiko bezala izendatu zituzten eta 40 bat herritar hil edo desagertu ziren eta 1200 milioi euroko galera ekonomikoak pairatu behar izan ziren. Ostiral hartan, aste guztiko eurite handien ondoren, azken euri jasa erraldoi bat etorri zen; 24 ordutan, 500 bat litro bota zituen, ostiraleko goizeko 9:00etaik, Larunbateko 9.00ak bitartean.

88ko uholdeetan, 8 hildako eta 7 desagertu egon ziren, horietatik 9 Elgoibarren gertatu ziren. Betenan larriak izan ziren euriteen eraginak gure eskualdean, minutu gutxitan sakanetan behera ur pila handiak jaitsi ziren lohi eta hondakinekin batera, herritar askok ez zuen izan denborarik gotorlekua bilatzeko. Ibaia ere asko hazi zen eta zenbait etxe bizitza 5 metroko urak hartuta gelditu ziren. Orduko kroniken arabera galera ekonomikoak 120 milioi eurokoak izan ziren.

Ufalaren plaka Santa Ana kalean
Ufalaren plaka Santa Ana kalean

20. mendeko beste Ufal handia 1953ko Urriaren 14an gertatu zen, seguru aski 80. hamarkadakoak baino indartsuago. Gipuzkoa osoko herrietan kalte ekonomiko handiak egon ziren, orduango 1000 miloi pezeta, hildakoak berriz 27 izan ziren. Batez ere Deba, Urola, Oria eta Urumea ibaien ibarretan gertatu zen hondamendia. Datuen arabera Eibarren 200 litro metro karratuko jaso ziren 24 orduko tartean.

Azkenik, datuak urriak diren arren, badakigu 1834ko ekainak 30ean uholde izugarri bat gertatu zela Soraluzen, aurrekoak baino are indartsuagoa. Santa Ana kalean dagoen plaka oroigarriak dioen bezala, ura puntu horretaraino igo omen zen; kaleko lur zorutik 3 bat metrotara, beraz ibaia gutxienez 10 metro hazi zen gertakizun hartan.

Ufalaren plaka Santa Ana kalean
Ufalaren plaka