Berbak, esamoldeak eta esaera zaharrak

Berbak, esamoldeak eta esaera zaharrak

Hizkuntza orok bezala, eta Euskarak bereziki, herri bakoitzean, bertokoak diren hitz, esamolde eta esaera zaharrak daude. Kasu askotan, hitz eta espresio hauek gertuko inguruneari eta eguneroko jardunari lotzen zaizkio; hizkuntza herrikoia dira. Batzuetan, inguruko herrietan ere erabili ohi dira eta beste zenbaitetan asko zabaldu direnez, Euskara batuaren hiztegian sartzera ere iritsi dira.

Tamalez, berba herrikoi hauek galtzen ari dira pixkanaka, gaur egun askotan hitz berezi hauek erabili beharrean erdaratik hartzen ditugu esamolde eta espresioak. Honek kaleko hizkuntzaren erabilgarritasuna eta aberastasuna murrizten du eta ondorioz, hizkuntzaren beraren osasuna.

  • Afariketa: Umeen jolasa, sukaldeko tresna txikiak erabiliz jana prestatzearen egin. Lagunekin afariketan laga dot umia.
  • Ainube: Ozpel, eguzkirik jotzen ez duen lekua. San Martzuil euzki lekua da da, baina Sagar Erreka ainubia.
  • Amapuntako/aitapuntako: Amabitxi,aitabitxi.
  • Alatlan: Bizkar eraz igeri egin, gora begira igeri egin.
  • Amama: Zorte handia.Hori dok amama.
  • Amazulo: Amazale, beti amaren ondoan egotea nahi duena.
  • Anabasa: Kaosa, nahaste handia.
  • Antxitxika (antxitxiketan): Lasterka, korrika.
  • Ardi: Arkakuso.
  • Autxo!: Tori, hartu ezak!
  • Barriketa: Hizketa, berbeta.
  • Beherako: Sabeleko, diarrea.
  • Berbontzi: Hitzontzi, berbatsu.
  • Bidetxior: Bidezka, bide zior.
  • Demanda: Eztabaida. Horrek lagunak beti demandan dihardue.
  • Elemena: Mordoa, kontatu ezinezko beste. Jende handixa entierruan, elemena!
  • Erako: Tratu eta umere oneko. Arlote itxura dauka, baina erako gizona da.
  • Erlakasten: Zaldar.
  • Erregular!: Jakina! Zalantzarik gabe!
  • Errengilaran: Ilaran. Errengilaran ikasi dau leziñua.
  • Etxapligu: Jaietako zuziria.
  • Erlamino: Erlastar.
  • Foballa: Futbola. Guazen foballian jolastera.
  • Garaua: Galanta, oso handia. Mutikote garaua da dakan edaderako.
  • Hankalatraba: Zaldi gainean joateko erabiltzen den jarrera. Jarri zaitxe hankalatrabaka jolasa hasteko.
  • Harpaso: Ibaiaren alde batetik bestera joateko zeuden harriak.
  • Harrapataka: Presaka eta ordenarik gabe. Harrapataka alde ein jok.
  • Hozkirri: Hotzikara.
  • Idol: Eurite, zaparrada handia.
  • Ipurloka: Geldirik egon ezinda.
  • Katamixar: Katagorria.
  • Kilika: Zelatan.
  • Konpasean: Astiro eta ordenarekin.
  • Loka: Nasai, erdi solte.
  • Losa: Espaloia.
  • Malma: Armiarma.
  • Maratila: Txinget.
  • Motxaila: Artilea mozten zuten ijito euskaldunak.
  • Nahiezta: Nahi gabe.
  • Postura: Apustu.
  • Puntarri: Puntan dabilena, lehen dabilena, liderra. Puntarrixa lesionau zanetik ez dou partidurik irabazi.
  • Setaka: Azalean pilatutako zikina.
  • Sikuta: Lehorte. Hau dok jiria hau! Igaz ufala ta aurten sikutia.
  • Sor: Gogortze, zurruntza. Ardatz hau ziero sortuta jaok.
  • Sugalindara: Sugandila.
  • Surziloak: Sudurreko zuloak.
  • Suskorroberak: Su artifizialak.
  • Takilo: Janari erakargarridun kazolatxo edo pintxoa. Tripaki takilua ateraik, bi txikitorekin.
  • Tanganilo: Txakurrei lepotik zintzilik ipintzen zaien makilatxoa, gorbata.
  • Tantza: Arrantzan erabiltzen den haria; pita.
  • Tarras: Arrastaka.
  • Txanela: Txalupa.
  • Txatxar: Txiki, balio bageko.
  • Txeldor: Begitxindor.
  • Txiribizkatuta: Edanarekin alaituta. Kuadrilako lagunekin afarixa eduki dau ta txiribizkauta etorri da.
  • Txirrika: Garabia.
  • Txutxilo: Txanka; kartetako sota.
  • Ufal: Uholde.
  • Ugaraxo: Igel.
  • Ugarra: Herdoila.
  • Ukats egin: Pot egin, lurra jo nekearen eraginez.
  • Urakapinak: Uholdearen ondoren gelditzen diren hondakinak, sutarako erabiltzen dira.
  • Xemei, xemeiko: Zentimo.
  • Zapindu: Astindu, jipoitu, egurra eman.
  • Zuri: Alper, nagi.
  • Atari aldia: Zoritxarrek dakarten egoera penagarria.
  • Berriren barri: Haieratik berriro zerbait hastea. Oiñ arte eindakua apurtu ta berriren barri hasiko gara.
  • Beranduko gaztaina: Beti berandu heltzen den pertsona.
  • Eguzki galdatan: Erre egiten duen eguzkipean.
  • Esne bitsetan: Eztitan, oso gustora.
  • Euri zirin: Ziri-miri, lambro.
  • Negar jotzaile: Beti kexaka eta negarrez dabilena.
  • Nora nora: Norabait.
  • Pikunitxara joan: Pikutara joan (Pikunitxa Azkoitiko baserri bakar eta urruna da, apenas ailegabiderik duena). Juari Pikunitxako sagarpera.
  • Pipian pare: Primeran egon, oso gustora egon, ezer falta zaizula egon.
  • Sasoian keixak: Gauzak bere denboran.
  • Takian potian: Askotan sarritan.
  • Terzio bat: Neurri gabe. Terzio bat ardau edan jok.
  • Ziburu zaburua: Zabu, leria. Gazteleraz: columpio.
  • Urre urrian: Oso gertu.
  • Aleritzira: Begiz edo gutxi gora behera kalkulatua.
  • Txaplata: Petrala, gogaikarria.
  • Kirrinpot egin: Ekonomikoki porrot egin.
  • Papelada: Antzerkia egin.
  • Estesobre: Apendizitis.
  • Lokamusu: Lo arina.
  • Firin-faran ibili: Ardura gabe eta alai ibili. Loterixia tokau jakonetik hor dabil, firin-faran kolperik jo barik.
  • Gabonetan keixak: Ezinezkoa eskaini.
  • Haizeko egon: Umore oneko egon.
  • Hurre emanda: Gutxi gora behera. Soraluzek hurre emanda bost mila biztanle ditxu.
  • Ixilikoetan jardun: Txutxu-mutxuka hitz egin.
  • Lantzean behin: Noizean behin.

Kontuak umieri eta zorrari olixua: Esaera hau, hitz joko bat da. Soraluzen “sorra” herdoila da, hortik “zorrari olixua” hitz jokoa. Esaera zahar hau, norbaiti zorrak kitatzeko eskean joan eta zordunak ez ordaintzeko aitzakiak jartzen dizkigunean erabiltzen da.

Hik aitxari be barre: Esamolde hau inori errespeturik ez dion pertsonari esaten zaio; aitari barre egiten badiozu, inori ez diozu errespeturik edukiko.